Seaska, ikastoleen federazioneak antolatzen düan Herri Urrats besta, gero eta arrakastatxüagoa da.
Aurten, Kattalin Elizalde eta Arberoako ikastolak dirate lagüntürik bildürik datekin sosarekin. Üsatü bezala, kontzertü eta ikusgarri andana bat badate programazionean: Maskak, Dupla, Süne, Olatz Salvador ala Untsa Ligi eta herri aüzoetako kabalkada. Aurtenko Herri Urrats-en, 2 berrikuntza badirate: bortizkerien kontreko protokoloa azkartürik date, eta "Xiberoa" günean Leküko eta kalitatezko mozkinak salgei dirate.
Maiatzaren 11-n, Herri Urrats-erat joaiteko autobüs leküak salgei dira: Atharratzen Cürütchague dendan eta Maulen Eüskaldüna jatetxean. Xehetarzünak bildü dütügü Oihana Larrandabürü eta Maia Etxart-ekilan.