Etxalteen arrahartzeko arrenküra hanitx atzamaiten beitütüe laborariek, eta beste gaintean, gazte hanitxek laborantxaren ganoa badüe bena etxalterik ala lürrik ez. Trebatu alkartea transmisionearen aisetzeko lanean ari da.
Bi xede dütü Trebatu alkarteak. Lehena, formakuntzak dira zoinetan gazteer ikastaldiak proposatzen dütüen. Bigerrena trebatze leküak dira, zoinetan jentea 3 urte arte etxalte batetan plantatzen ahal den, ikusteko prestik direnez etxalte horren ala beste baten eramaiteko. Beste alkarte zonbaitekin ere alkarlanean ari dira, izan dadin formatüer kontratüen atzamaiteko, lagüngoa administratiboentako, ala alkarlan egünetan kanpoko pertsona batekin ikasteko. Igaran urtean, 12 laborari formatürik izan dira, 8 pertsona trebatzeko leküetan ebili, eta horietako bat plantatü lanetan erauntsi diralarik. Trebatu kontaktatzen ahal da trebatu@outlook.com emailez, edo 06 49 43 49 42 zonbakialat deitzez.